XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Kristaugai berrien aldeEska dezagun: baita gure kristau-gayen alde ere, Jaungoiko gure Jaunak biotz-zentzumenak iriki dezaizkien eta bere errukiz atea zabaldu, jaiotza-berrirako garbiketaren bidez pekatu guztien barkapena arturik, aiek ere Jesukristo gure Jaunagan gerta ditezen.
Otoi-dezagun.
Belaunika gaitezen.
Jeiki zaitezte.
Guztialdun eta betiko Jaungoiko: Zure Eliza beti aur berriz ugaltzen dezun orrek: geitu ezazu gure kristau-gaien sinismen eta ezaguera; Bataioko iturrian jaio-berrituta, Zure seme-ordekoen sallean sartu ditezen. Zure Seme Jesukristo gure Jaunaren bitartez. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jaungoiko ta Errege bizi bait-da... Amen.
Kristauen bearretarakoEska dezagun, ene maiteok, Jaungoiko alguztidunari, oker guztiak mundutik garbi ditzan: gaitzak uxatu, gosea kendu, kartzelak iriki, kateak eten; bidaztiai etxea, gaxoai osasuna, itxastarrai kai-babesa eman dezaien.
Otoi-dezagun.
Belaunika gaitezen.
Jeiki zaitezte.
Guztialdun eta betiko Jaungoiko, atsekabetuen poz, nekatuen indar: iritxi bitez Zuregana, edozein bearretan ots-egiten dizutenen eskariak; danok poztu ditezen, beren bearraldietan Zure errukia arkiturik.